2014/6

«Goierriren onura bat da denok helburu batekin ari garela, elkarlanean»

Ikasketak Goierri Eskolan egin zituen Iñaki Zabalok (Ordizia, 1968), Arrasaten ingeniaritza ikastera joan arte. 1992an itzuli zen atzera, lanera. Hogei urte zuzendaritza karguetan daramatza, azkeneko hamarrak zuzendari. Eskolaren historiaren erdia —aurten 50 urte bete ditu— barrutik ezagutu du. Elkarlana eta garai bakoitzera egokitzen jakitea nabarmendu ditu Zabalok, balio handienak. Ospakizunak abenduan hasi zituzten, eta asteazkenean dute ekitaldi nagusia, 10:30ean, Eskolan. Han izango dira Urkullu lehendakaria eta Garitano ahaldun nagusia.

Goierriko Hitza

Herri opera Ederrena pilotalekuan egingo da

Eguraldi aurrikuspenek larunbat arratsalde-gauerako euria iragartzen dutela eta, herri opera Ederrena pilotalekuan egingo dute. Bi emanaldi egongo dira: 19:00etan eta 22:30ean. Ederrena pilotalekuan 805 ikusle bakarrik sar daitezke, eta aforoa zaindu ahal izateko, beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea: bai bi saioetarako eta bai 16:00etako entsegu orokorrerako.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Enpresa txiki eta ertainei nazioarteko bihurtzen lagunduko die Uggasak

Uggasa Goierri garaiko garapen agentziak Goierri garaiko egoera ekonomikoaren analisia egin du, eta ekonomia eta enplegua sustatzeko eskuartean dituen egitasmoen berri eman du. Azken urtebetean langabeziak behera egin duela eta aldundiarekin eta Gipuzkoako Bazkundearekin enpresa txikiak nazioarteko bihurtzeko hitzarmena sinatu duela jakinarazi du. Gainera, Tecnaliarekin ere hitzarmena sinatu behar du, enpresei langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko Garaituz programan parte hartuko du.<

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa