Ataungo jubilatuek izena eman dezakete Gorlizako
Atseden Toki jubilatu elkarteak uztailaren 9an Gorlizera eta Plentziara (Bizkaia) txangoa egingo du. Izena ostegunean edo ostiralean eman ahalko da, 11:00etatik 13:00etara, elkartean. Bazkideek 35 euro eta besteek 40 ordaindu behar dute. Autobusa 08:45ean San Gregorion eta eta 09:00etan San Martinen izango da, eta 21:00etan itzuliko dira. Hamaiketakoa norberak eraman beharko du.