Gurutze Mujika beasaindarraren margoak Teheranen ikusi ahal izan dira

Gurutze_Mujikaren_margolan

Gurutze Mujikaren margolanetako bat.

Gurutze Mujika (Beasain, 1959) garindarrak bere margolanen erakusketa jarri berri du Teherango (Iran) Art Collect galerian. Bere kabuz hasi zen margotzen beasaindarra, eta «txiki-txikitatik» margotzen du. Gero margolari batzuekin ikastaroak egin, eskola batzuk hartu eta bere kasa margotzen jarraitzen du orain ere. Zortzi margolanez osatutako erakusketa da Iranen ikusgai egon dena –igandera arte–. Maiatzean Parisen erakutsi zituen bere lanak azoka batean, orain Teheranen (Iran) eduki ditu ikusgai eta abuztuan Ourenseko (Galizia) taldeko erakusketa batean parte hartzea espero du. «Ourenseko Cuestion galeriak eman dit aukera Teheranen Iran Art Collect ferian parte hartzeko Euroasian Worldwiden bidez, Parisen Art Shopping du Carrousel de Louvren maiatzean beraiekin egon ondoren», dio garindarrak.
Gurutze_Mujika

Gurutze Mujika garindarra.

Artea, bakearen eta mundu hobe baten alde leloa izan du Teherango erakusketak, eta Gallery M de Vienak antolatu zuen. Nahita egin dute Ekialde Ertainean eta Teheranen, Dohan edo Abu Dhabin merkatua itxiagoa delako. 32 metro kuadroko postuan erakutsi ahal izan ditu Mujikak bere artelanak, eta bere inguruan beste zazpi margolariren lanak eta bi eskulturagileren lanak ere bazeuden. Islama dela eta, zenbait gai debekatuta zituzten artistek: erlijio gaiak, biluziak, kritika sozialak… Gainera, ministerioak onartu behar zituen lanak, erakusketan jarri aurretik. Naturako paisaiak erakutsi ditu, batik bat, Mujikak, kolore asko erabiliz: basoak, itsasoa, loreak, elurra, ura… margotuta. Margolanak egiteaz gain, hainbat festa edota ekitalditarako kartelen lehiaketa ere irabazi ditu garindarrak, eta bere lanak ikusteko aukera izan da, besteak beste, honako herrietan: Beasainen Garin auzoan eta Aterpe taberanan, Aretxabaleta, Bergara, Arrasate, Trebiño, Urretxu, Eibar, Eskoriatza…
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa