Haurrentzako jolasekin hasi da Legazpiko Uztaila Kulturala

IMG_0407Urteroko moduan, Legazpiko Udaleko Kultura, Euskara eta Gaztedia sailek Uztaila Kulturala programa antolatu dute. Lehen ekitaldia gaur egin dute: herriko haurrentzako jolasak eta parkea egon dira Domingo Agirre ikastetxeko pilotalekuan. Haur eta gaztetxo asko elkartu dira. Jolasez Sorgintxuloko begiraleak arduratu dira eta parkean ludoteka, puzgarriak eta bizikleta zirkuitua egon dira, besteak beste. Hilaren 8an, 15ean eta 22an ere haurrentzako jolasak egongo dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa