Kepa Zamakola fitxatu du Ordizia Rugby Elkarteak
Datorren denboraldiari begira, elkarteak Kepa Zamakola jokalari eibartarra fitxatu du. Zamakolak bigarren lerroan jokatzen du. 1,91 metroko garaiera du eta 99 kilo pisatzen ditu 23 urteko eibartarrak. Jeremias Palumbo jokalariak, bestalde, kontratua berritu du klubarekin. Hiru-laurden argentinarrak Ordizian jarraituko du, beraz, datorren denboraldian. Palumbok harrobiko kategoriatan lagunduko du eta bere teknika erakusten ahaleginduko da antolatuta dauden teknifikazio jardunaldietan.
Bestalde, bazkaria egunez aldatzeko izan dituzten eskariak ikusita, Ordizia Rugby Elkarteak larunbat honetan egiteko zuen bazkaria bertan behera uztea erabaki du. Hala ere, txartela dutenek, erosi duten puntuan itzuli eta dirua jaso ahal izango dutela jakinarazi dute elkartekoek.