Legazpiko Gure Esku Dago lan taldeak bilera egingo du bihar
Ekainaren 8ko giza katean legazpiar askok ere parte hartu zuten eta Legazpiko Gure Esku Dago lan taldeak arrakastak jarraipena izan dezan lan egiteko asmoa du. Bihar, 19:00etan, bilera egingo dute euskaltegian. Bertan, aurrerantzean eman beharreko pausoez hitz egingo dute.
Hurrengo hilabeteak garrantzitsuak izango dira herrien erabakitzeko eskubideari dagokionez. Duela bi aste Arrasaten nazio mailako batzarra egin zuten eta zenbait gidalerro finkatu zituzten. Biharko bileran horiek landuko dituzte.