Legorretako odol emaileen txangoa jaian egingo dute
Legorretako Odol Emaileen Elkarteak irteera antolatu du, iganderako. Orain arte emaileek eta laguntzaileek eman dute izena, baina deialdia herritar guztiei zabaltzea erabaki dute. Igandean, Lekeitiora eta Ondarroara (Bizkaia) joango dira, 09:00etan autobus geltokitik abiatuta. Garraioa eta bazkaria ordaintzeko 35 euro ordaindu behar da. Izena emateko telefonoz hots egin behar da (Axun, 680 13 22 68).