Liburu erosketen deskontu bonua aste honetan erabili ahalko da
Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainak parte hartu duten Goierriko zortzi herrietan atzo bukatu zen liburuak merkeago erosteko kanpaina. Bibliotekako liburu bat irakurri, fitxa bat bete, eta %25eko edo %50eko (euskara elkarteetako bazkideentzat) deskontua lor daiteke, liburu-dendetan. Txekeak erabiltzeko azken aukera aste honetan zehar izango da.