
Goierriko hainbat herritan eta auzogunetan ospatu dituzte pasa den asteburuan San Pedro jaiak. Ekintza guztien artean, arrakasta handiena izan dutenak, jan-edanari lotutakoak izan dira. Guztien artean, jende gehien erakarri duena Mutiloako sagardo dastaketa izan da aurten ere. Mutiloa bezalako herri txikian, aurten ere ehunka lagun bildu dira sagardoa dastatzera, eta jarraian, Joselu Anaiekin dantza-saioa egitera.
Arriaranen eta Ezkiagan
Beasaingo Ezkiaga eta Arriaran auzoetan ere ospatu dituzte Sanpedroak. Ezkiagan, gainera, bigarren asteburua izan dute hau.
Arriaranenen, asteburu honetan ospatu dituzte, baita ere, festak. Larunbatean pilota-partiden ostean 60 bat lagun bildu ziren afaltzen Intxaurpe elkartean. Txotx itxiera izan zuten, suziri eta joaldunez girotuta.
Igandean ere, auzotarrak jan-edanera batu ziren, bazkalorduan 80 lagun bilduz. Aurrez txistulariak eta meza izan zituzten. Bazkalostean karta-jokoan aritu ziren.
Ordizian, Garagartza plazan
Ordizian ere ospatu dituzte San Pedro jaiak, Amets Bidek antolatuta, Garagartza plazan. Errifen zozketan zenbaki sarituak ondorengoak izan dira: 1. saria: 3.344 zenbakia. 2. saria: 3.989 zenbakia. 3. saria: 6.396 zenbakia. 4. saria: 6.581 zenbakia. Sariak jasotzeko uztailaren 28ra arteko epea izango dute irabazleek.
Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi-Anduaga auzoan ere giro onean ospatu dituzte sanpedro festak.
-
-
Sagardo dastaketa, Mutiloan
-
-
Umeentzako jolasak, Mutiloan
-
-
Pilota partidak, Arriaranen
-
-
Pilota partidak, Arriaranen