Antioko erromeria lanbro artean
Eguraldiak ez dio gaur lagundu Santa Isabel eguneko erromeriari. Beranduago igo da jendea eta ez da horrenbesteko jende egon goiz partean. Antioko baseliza bete da meza aurreko ezpata dantza ikusteko, baina ermita ez da beste urte batzuetan bezainbeste bete. Bestelakoan, aterki eta toldo azpietan bada ere, festa giroa egon da.

Irrintziko ezpata dantzarien artean Andoni Oruesagastik bete du gaur lehenenengoz kapitain rola. Urduri egon dela esan du, “isiltasuna nagusi, begi guztiak zuri begira dauden une hori urduri jartzeko modukoa da”.
Goizean beste urte batzuetan bezainbeste jende egon ez bada Antion, eguerdian autobusa hartzeko ilarak parrokian hasi, Elizkalen, eta Iparragirre hiribideko Leku-ona dendaraino luzatzen ziren. Jendea beranduago igo da, baina igo da.
The post Antioko erromeria lanbro artean appeared first on Otamotz.