Trigoikoak bigarren, Onditzen aldeko triatloian
Trigoiko hainbat kidek Donostiako Onditzen aldeko triatloian parte hartu dute pasa den asteburuan. Bertan bigarren postua lortu zuten taldekako sailkapenean. Bestalde, Imanol Etxeberriak bere kategoriako lehen postua eta sailkapen orokorrean zortzigarren postau lortu zuen Donostian. Jon Erguin 24. postuan gelditu zen, erorketa baten ondorioz.