Ikusgarria eta gogorra, berriz ere

http://youtu.be/PGO7UFKEnMk Aurrez berak jarritako sabaiak oraindik gorago jasotzen ari dira Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak ultratrailak. Mendi lasterketen arloan Euskal Herriko proba gogorrenak dira, eta hala izaten jarraituko dute. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, ohi bezala irteera eta helmuga Beasainen dituztela. Parte-hartze kopurua ere gainditu du, iaztik. Ostiralean 657 korrikalari abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik.

Aurrez berak jarritako sabaiak oraindik gorago jasotzen ari dira Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak ultratrailak. Mendi lasterketen arloan Euskal Herriko proba gogorrenak dira, eta hala izaten jarraituko dute. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira, ohi bezala irteera eta helmuga Beasainen dituztela. Parte-hartze kopurua ere gainditu du, iaztik. Ostiralean 657 korrikalari abiatuko dira Loinazko San Martin plazatik. 2013ko_Ehunmiliak_irteera copiaEhunmilietan (168 km) 295ek parte hartuko dute, eta G2Hn (88 km) 362k. Gehienak (%62) Euskal Herritik kanpokoak dira: Espainiako estatukoak 210, eta handik kanpokoak 47, Frantzia, Portugal (23 atletarekin bereziki aipatzekoa) eta AEBetakoak, batez ere. Hainbat aldaketa ekarriko ditu Ehunmilien eta Goierriko Bi Handien bosgarren ekitaldiak. Segurtasuna hobetzea eta ikusgarritasunean —hedabideekiko— sakontzea hartu ditu helburu antolakuntzak. Ibilbidea besteetako berbera izango da. Ehunmiliak proban, hori bai, Txindokiren gailurra ibilbidetik atera dute. Aurreko lau urteetan buruhauste asko eman ditu tontorrak, batik bat eguraldi kaxkarra egin duelako eta gauez igarotzen direlako gehienak. «Aurten, aldez aurretik erabaki dugu Txindoki kentzea», dio Andoni Zubeldia antolatzaileak. Larrunarriren lepotik aurrera jarraituko dute, hala. Hango distantzia galera berdintzeko, Aizkorritik Arbelarrera jaisten direnean, Urbian itzuli handiagoa osatu beharko dute korrikalariek, gero. Bestetik, partaideen segurtasunerako eta jarraitzaileen informazioako, GPS bidezko geolokalizatzailea da aurten berritasun nagusia (irakur gehigarri honen 6. orrialdea). Gainontzean, orain bi urteko komunikazio sistema jarriko dute berriz, eta antolakuntzako kide guztiak elkarrekin harremanean egongo dira. Ibilbide osoan 1.300 lagun datuakZenbakiak zenbaki, eta edozein arlotan kopuruak izugarriak badira ere (Ehunmilietan 11.000 metroko desnibela gainditzen dute, orotara), giza indarra da ultratrailen ezaugarrietako bat. Asteburuan 1.300 boluntario ariko dira lanean, bi probetan. Ikuskizuna ostiralean 18:00etan hasiko da, Ehunmilietako partaideen irteerarekin. Gehienez 48 orduko denbora dute 168 kilometro osatzeko. Lehenengoak, larunbatean 17:00ak alderako Beasainen izatea aurreikusten da. Iaz, Imanol Aleson garaile azkoitiarrak 23 orduren azpitik bukatu zuen (22:59:19), eta nesketako irabazle Nerea Martinezek 28:07:47an. Gauean, 23:00etan, Goierriko Bi Handietako korrikalariak aterako dira. 22 orduko denbora-muga daukate horiek. Iaz, Iñaki Catalan gizonezko onenak 11:05:07 ordu eta Silvia Trigueros lehen emakumezkoak 13:15:40 ordu behar izan zituzten. Irabazle zerrendarik ematen ez da «ausartzen» Zubeldia. «Ez dago izen bakarra. Gure ingurutik kanpoko jende asko dator. Bestetik, G2Htik askok jauzia jo eta Ehunmilietan parte hartuko dute, Catalanek eta Triguerosek, esate baterako». Ehunmilietan, Imanol Aleson, Javi Dominguez iaz bigarrena eta «konstantziaren ikurra», eta Iñaki Catalan aipatu ditu. Nesketan, Silvia Trigueros, Jone Urkizu eta Elena Calvillo beasaindarrarekin batera, ekitaldi guztietan podiuma zapaldu duen Jaione Sasieta itsasoarra dira faborito.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa