Ehunmiliak probako korrikalariak hasi dira dortsalak hartzen

http://youtu.be/w5mtTb67Mlk Hogeita lau ordu baino gutxiago falta dira dagoeneko Ehunmiliak ultratrail proba hasteko, eta korrikalariak hasi dira jada dortsalak jaso eta materiala prestatzen. Horretarako puntua jarri dute Beasainen, Gernika pasealekuko frontoian. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kideak azaldu duenez, aurreko urteetan aurrean ibili diren izen garrantzitsu guztiak irteeran izango dira bihar, eta "lasterketa azkarra" espero duela dio. Eguraldi iragarpenek giro nahasia izango dela diote, eta batez ere, larunbat goizalderako espero dute okerrena.

http://youtu.be/w5mtTb67Mlk Hogeita lau ordu baino gutxiago falta dira dagoeneko Ehunmiliak ultratrail proba hasteko, eta korrikalariak hasi dira jada dortsalak jaso eta materiala prestatzen. Horretarako puntua jarri dute Beasainen, Gernika pasealekuko frontoian. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kideak azaldu duenez, aurreko urteetan aurrean ibili diren izen garrantzitsu guztiak irteeran izango dira bihar, eta “lasterketa azkarra” espero duela dio. Eguraldi iragarpenek giro nahasia izango dela diote, eta batez ere, larunbat goizalderako espero dute okerrena.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa