
Urretxuko Lurra Dantza Taldeak, hurrengo urteko irailean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari gara urteurrena ospatzeko. Baina horretarako, hainbeste urteetan Lurratik pasa diren dantzarien eta musikarien laguntza ezinbestekoa da. Ekitaldi ezberdinen artean, 50 urte horietan Lurran parte hartu dutenen eta oraindik parte hartzen ari direnen dantza jaialdi bat antolatzen ari gara. Ez du garrantzirik zein garaitan parte hartu duzun, ez eta dantzan aritutako denbora