Lurrak taldetik pasatako dantzariak bildu nahi ditu 50. urteurrenean

Urretxuko Lurra Dantza Taldeak, hurrengo urteko irailean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari gara urteurrena ospatzeko. Baina horretarako, hainbeste urteetan Lurratik pasa diren dantzarien eta musikarien laguntza ezinbestekoa da. Ekitaldi ezberdinen artean, 50 urte horietan Lurran parte hartu dutenen eta oraindik parte hartzen ari direnen dantza jaialdi bat antolatzen ari gara. Ez du garrantzirik zein garaitan parte hartu duzun, ez eta dantzan aritutako denbora

Urretxuko Lurra Dantza Taldeak, hurrengo urteko irailean 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari gara urteurrena ospatzeko. Baina horretarako, hainbeste urteetan Lurratik pasa diren dantzarien eta musikarien  laguntza ezinbestekoa da.

Ekitaldi ezberdinen artean, 50 urte horietan Lurran parte hartu dutenen eta oraindik parte hartzen ari direnen dantza jaialdi bat antolatzen ari gara. Ez du garrantzirik zein garaitan parte hartu duzun, ez eta dantzan aritutako denbora (urte bat, bi, hiru….). Aurreneko pausoa, elkartzea izango da dantzarako taldeak antolatzeko eta entseguen planifikazioa egiteko. Urruti dagoela dirudien arren, hasteko garaia da.

Beraz, animatu eta parte hartu. Horretarako, izena eman ondorengo helbide elektronikoan lurra50urte@gmail.com eta etorri irailaren 24an, arratsaldeko 20:00etan Urretxuko Lizeoan egingo dugun bilerara.

The post Lurrak taldetik pasatako dantzariak bildu nahi ditu 50. urteurrenean appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa