Merkatura egokitzea eta txandetan malgutasuna izatea eskatu die ArcelorMittalek langileei

Atzoko bilerak luze jo zuen Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian. Langileen ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren. Irteeran aurrerapauso nabarmenik eman gabe ateratzen zirela esan zuten batzordeko kideek. Enpresako ordezkariek plan bat aipatu zuten behin eta berriro, nahiz eta plan horren gaineko zehaztasun batere ez zien eman. Zumarragako plantaren produkzioa handitzea da bideragarritasunaren giltzetako bat enpresaren arabera, eta produkzioa %40tik %80ra hazteko bideetako bat langileen malgutasuna dela dio enpresak.

Atzoko bilerak luze jo zuen Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian. Langileen ordezkariak eta zuzendaritzako kideak elkartu ziren. Irteeran aurrerapauso nabarmenik eman gabe ateratzen zirela esan zuten batzordeko kideek. Enpresako ordezkariek plan bat aipatu zuten behin eta berriro, nahiz eta plan horren gaineko zehaztasun batere ez zien eman. Zumarragako plantaren produkzioa handitzea da bideragarritasunaren giltzetako bat enpresaren arabera, eta produkzioa %40tik %80ra hazteko bideetako bat langileen malgutasuna dela dio enpresak. Txandak ugaritzeko malgutasuna aipatu zieten merkatura egokitu bidean. Ez zieten soldata murrizketari buruz hitz egin, baina eskariak daudenean haiei erantzuteko adina txanda egiteko prest agertzeko eskaera egin zieten langileei. Zuzendaritzako kideek, halere, erabakia multinazionalaren goiko zuzendaritzaren esku dagoela esan zieten langileei. Langile batzordeko kide baten hitzetan, “guk merkatura egokitzeko gai garela erakutsi behar diegula esan digute, eta guganako konfiantza berreskuratu dezaketela erakutsi”. Beste kide batek, halere, zehaztasun gehiago eskatzen dizkio enpresari, “malgutasuna eskatzen digutela esan ziguten baina malgutasun hori zertan datzan ez zuten inondik inora zehaztu”.

ArcelorMittaleko ordezkariek aldi baterako itxieraren asmoa ez zuten mahai gainetik kendu, baina lantegia ez ixteko ahaleginak egingo dituztela adierazi zieten langileei eta irailean zehar bilera gehiago egiteko prest agertu ziren. Zumarragako planta aldi baterako itxiko balute urri hasieran etengo lukete jarduna, horrela balitz inork ez daki noiz arte egongo litzatekeen itxita; bi, hiru eta sei hilabete aipatzen dituzte.

Bilerak ez zituen langileek dituzten zalantzak uxatu, langile batzordeko kide baten hitzetan, “ez dakigu ezer eta ezjakintasun hori da gogorrena”. Erantzunik jasotzen ez badute beste bilera bat eskatuko diote enpresari.

Gaur goizean ArcelorMittaleko komiteko kideak Mikel Serrano Zumarragako alkatearekin bildu dira et atzoko bileraren berri eman diote.

The post Merkatura egokitzea eta malgutasuna txandetan eskatu die ArcelorMittalek langileei appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa