Sukaldari lehiaketaren inguruko bilera gaur da
Gaur, 18:00etan, Agorreko Santikutzetako sukaldari lehiaketan zer plater prestatu erabakitzeko bilera egingo dute kultur etxean. Bilerara joateko asmoa dutenek 943 73 71 86 edo 943 73 70 30 telefono zenbakietara deitu behar dute. Lehiaketa hilaren 13an egingo dute, 11:00etatik aurrera, eta parte hartzaileek Bertatik Bertara egitasmoko produktuak erabiliko dituzte.