Legazpiarrek Arantzazura erromesaldia egingo dute

Datorren astelehenean legazpiarrek Arantzazura erromesaldia egingo dute. Udalak autobus zerbitzua jarri du bertara joateko. Lehen autobusa 07:30ean irtengo da, Saturnino Telleria kaleko biribilgunetik, Udanatik Arantzazura oinez joan nahi dutenentzat. Hauei Ama Birjinaren iturrian salda eta txorizoa emango dizkiete. Bigarren autobusa 10:00etan irtengo da eta erromesak Arantzazuraino eramango ditu. Autobusa 17:30ean itzuliko da. Doan izango da eta legazpiarrek Herritarren Arreta Bulegoan eman behar dute izena. Bazkarirako txartelak ere bertan jarri dituzte salgai, 20 euroan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa