Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak lapurretagatik
Atzo goizaldean hiru lagun atxilotu zituen Ertzaintzak ustez Filipinak kalean faroletako kobrea lapurtzen aritzeagatik. 17 eta 24 urteko bi gizon eta 34 urteko emakumea dira. Komisarian daude epaile aurrera eramateko zain.













