Iñaki Azurmendi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finalean izango da

pnga_erakutsiAtzo arratsaldean jokatu zen Aian Euskal Herriko Txapelketako azken kanporaketa, eta Iñaki Azurmendi beasaindarrak finalerako txartela lortu zuen, bosgarren postuan geldituta. Honakoek lortu dute finalera iristea: Aitzol Atutxa (18,32), Floren Nazabal (19,38), Unai Otaño (20,06), Jose Mari Olasagasti (20,11), Iñaki Azurmendi (20,23) eta Joseba Otaegi (20,43). Finala Beasainen jokatuko dute, urriaren 26an, Antzizar kiroldegian.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa