"Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian" dokumentalaren estreinaldia, Ordizian

http://youtu.be/IF6vmMlfo1s Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen ari diren esperientzia eta alternatiben berri ematen du "Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian" dokuemtalak. EHNE-Bizkaia eta Bizilurren elkarlanetik sortutako dokumentala da; bihar egingo dute estrenaldia Ordizian 19:00etan D'elikatuz Zentroan.

Euskal Herrian elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen ari diren esperientzia eta alternatiben berri ematen du “Bide berriak: elikadura burujabetza Euskal Herrian” dokuemtalak. EHNE-Bizkaia eta Bizilurren elkarlanetik sortutako dokumentala da; bihar egingo dute estrenaldia Ordizian 19:00etan D’elikatuz Zentroan. Euskal Herrian dagoen eredu agroindustrialaren ondorio kaltegarriak erakutsi nahi dituzte; maila sozial, ekonomiko nahiz ingurumen arazoak agerian utziz. Horren aurrean, bertako nahiz munduko nekazal sektoretik eraikitzen ari den alternatiba nabarmenduko dute: elikadura burujabetza. Euskal Herriko zazpi herrialdeetako hainbat esperientzien bidez, elikadura burujabetza aurrera doan errealitate bat dela erakutsiko dute dokumentalean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa