Proba hasi aurreko unea.
Ekitaldi ugarik bat egin dute Lazkaon asteburu honetako egitarauan. Eguraldi beroa lagun, larunbat bete-betea izaten ari dira gaurko hau. Goizean goizetik prestatu dituzte salmahaiak Lazkaon merkatari elkarteko kideek.
Stock azoka egiten ari dira egun osoan zehar pilotaleku estalian. Salerosketaz gain, 100 euroko erosketa-txartelak ere zozketatuko dituzte. Txikienentzat gainera, puzgarriak jarri dituzte.
Eguerdian Euskara Batzordeak antolatuta
Euskaraz bizi nahi dut korrikaldia egin dute. Euskararen aldeko lasterketa sinbolikoa izan da, haur nahiz heldu ugarik parte hartu duena.
Arratsaldeko lauetan Lazkao Xtrem kirolari taldeak iaz sortu zuen mendi duatloiaren bigarren edizioari eman diote hasiera. Goizean 12 urte arteko haurrak aritu dira plazatik Zelai Hariztira osatu duten ibilbidean. Arratsaldean helduen txanda izan da. Plazatik eman diote hasiera lasterketari: 2,5 kilometro korrika, mendiko bizikletarekin 7, eta berriro korrika kilometro bat egin beharko dute. Guztira hogeita hamar laguneko taldea abiatu da irteera puntutik; tartean gizonezkoak eta emakumezkoak.