Erresistentzia larria eta desobedientzia leporatu diote Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari
Espainiako Auzitegi Nazionalean 28 gazte independentisten abiatu duten epaiketaren aurrean, desobedientzia ekintza garatu dute ehunka lagunek Azpeitiako Loiolako basilikan igandetik atzo arte. Hain justu ere, epaiketara ez joatea erabaki zuten bost gazteri babesa emateko Aske Gunea sortu zuten bertan. ANko Angela Murillo epaileak haiek atxilotzeko aginduri men eginez, atzo iluntzean desegin zuen Ertzaintzak herri harresia.
Bost auziperatuak babestera gerturatu ziren Loilara ehunka lagun, tartean goierritarrak. Erresistentzia gisa basilikako eskaileretan eserita zeudenak indarrez ateratzeari ekin zion Ertzaintzak. Bertan atxilotu zuten Beñat Hach Embarek Ormaiztegiko gaztea, Esteban Orbegozo azpeitiarrarekin batera. Beste hainbat gazte goierritar ere hiru orduz kontrolpean eduki zituzten lekuan bertan.
Bi atxilotuei hasiera batean ertzain bati jotzea egotzi zioten, “atentatu” delitua leporatuta. Hala ere, Aratz Estonba abokatuak jakinarazi duenez erresistentzia larria eta desobedientzia egiteaz akusatu dituzte. Goierriko HITZAri azaldu dionaren arabera, goizaldeko ordubiak aldera irten da Hach Embarek Zarauzko Ertzaintzaren komisaldegitik.
Gertaera hauek salatzeko, gaur arratsaldeko 19:00etan Goierri mailako kontzentrazioa egingo dute Beasaingo Bideluze plazan, “Epaiketa politikorik ez” lemapean.
Topatu.info webguneak zabaldu duen bideoa: