Gertu ibiliagatik, ihes egin dio partidak Estandari
Galizako Viaxes Amarelle taldea izan zuten aurkari larunbatean Estanda Ordiziako neskek ligako bigarren jardunaldian. Hasieratik garaipenaren bila irten ziren galiziarrak eta ordiziarrek defentsan aritu behar izan zuten. Pixkanaka partidan sartzen joan eta gol aukerak egin zituzten. Azkenean, gutxigatik, baina galiziarrak aurretik gelditu ziren, 2 eta 1.