Kilometroak festara joateko autobusa
Urriaren 5ean Orion (Gipuzkoa) egingo den Kilometroak ikastolen aldeko festara joateko autobusa antolatu du Hitzaro elkarteak. Txartela erosi beharko da aurrez, 10 euroan Mujika Liburudendan eta Hitzaroren bulegoan. Urriaren 1era arte egongo dira eskuragarri.