Kutxabanken pribatizazioaren aurka elkarretaratzea egingo dute bihar Ordizian
Kutxabank, pribatizaziorik ez! lemapean elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdirako Ordizian. LAB, ELA, ESK, Askapena, Ernai eta Goierriko Gutun Sozialeko kideek egin dute deialdia. Goierritar guztiei bertara agertzeko dei egin diete. Ordiziako plazan, eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua.