Ankinoglosiaren inguruko hitzaldia egongo da larunbatean Igartzan

Briz_kartelaMihiaren azpialdean dagoen mihi-hariaren motaren eta intentsitatearen arabera, pertsonaren garapena asko alda daiteke: amaren titia hartzeko zailtasunak izan daitezke, hitz egiteko zailtasunak, ortodontzia arazoak… eta arazo horiek, sarri, arazo psikologikoak ere ekar ditzake. Ankinoglosia izena du mihi-hariaren patologiak, eta Beasaingo Irriargi elkarteak antolatuta, gai honetan aditua den Jose Briz Manzanares medikuak hitzaldia eskainiko du larunbat honetan, 11:00etan Igartza jauregian. Sarrera doan izango da aurrez izena emanda www.irriargi.com orrialdean, eta hitzaldiaren amaieran mokadutxoa egongo da. Ankinolgosiaren inguruko informazio gehiago biharko Hitzan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa