

Urretxuko Udalak informazio eta formazio saioak antolatu ditu herrira iritsi berri direnentzat. Helburua heldu berriek herria ezagutzea da: bertako kultura, ohiturak eta funtzionamendua. Hala, euren egokitzea azkartzea lortuko da. Formazio saioak 32 orduko iraupena du. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 24an bukatu. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 09:30etik 11:30era.