Urria ez da nobedadez urri hasi

IMG_20141001_084615685Urriarekin batera, «biltzeko garaia» etorri dela gogorarazi digu Anttoni Murgiondok. Eta ez du arrazoi faltarik: indaba,  sagarra, intxaurra, hurra, artoa… denak daude jasotzeko puntuan. Gaur egun, kontserbatzeko baliabide asko ditugu, baina garai batean, jaki hauek toki eta modu egokian gordetzeak bere biziko garrantzia zuen; izan ere, hurrengo hilabeteetako otorduak ziurtatzen baitzituen. Momentuan salgai daude hauek denak. Babarrun urte ona da; gehientxoenek hala diote, behintzat. Horren eraginez edo, aurreko urteetan baino merkexeago eros daiteke, 9 eta 12 euro artean aletua eta 8-10 artean lekakoa. Sagarrei dagokienez berriz, Ubille motakoa ere aukeran da, atzoz geroztik; «gordina jateko ederra da, gazi-gozoa» aipatu zigun Idiazabalgo Kalbarioko Amaiak. Eta fruten zerrendan, kiwia ere erantsi beharrean gaude. Lehenak atzo ikusi genituen Berrobiko Barazki Bizidunak postuan salgai; neutro delako txikia kiloko 4,5 euroan, eta normala 3,5ean. Oraindik gor xamarra dago, baina hau ere bildu –izotzak hasi aurretik– eta ontzen utzi behar izaten da, jateko puntuan izan arte. IMG_20141001_094528293Piparren hilabetea Atzo goizean goizetik usain gozoa zabaldu zen Ordiziako erdi gunean. Izan ere, Jose Luis Amatrian piperrak erretzen hasi zen, goiz asko. Gordinak nahiz erreak izaten ditu aukeran: Piko, bola edota Najerakoa gordinik (kiloko 1,25 euroan) eta erreak (10 kiloko kaxa 18 euroan) eros zitezkeen. Lehen tipulin landareak Aurreneko tipulin landareak ere aste honetan ikusi ditugu. «Otsaila-martxorako jateko prest» izango direla azaldu digu Patxi Izagirre Iparragirrek,  landare berriak eskaintzeak ematen duen ilusioarekin. Goiz izatea gustuko duenak aukeran du, ehuneko sorta 3 euroan. Hala ere, presaka ibili beharrik ez da oraindik, martxora arte ere landatu bailiteke. Loreetan ere panorama aldatzen ari da; neguan ondo irauten dutenen aukera hasi da zabaltzen, eta antirrhinum, bellis eta abarrak salgai dira dagoeneko. Datorren astean eskainiko diogu lore eta landareen atal honi merezi duen arreta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa