Legorretako film laburren lehiaketan izena bihar arte eman liteke

Aitzol Aramaio Film Labur Lehiaketa antolatu dute Legorretan. Gai librean, gehienez 15 minutuko lanak aurkez daitezke. Izena emateko epea ostiralean itxiko dute. Lehiaketako oinarrien arabera, nahi beste film eraman litezke, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak. Nazioartekoa da, eta fizkiozko, animaziozko, dokumentalak edo esperimentu erako filmak izan litezke, edozein hizkuntzatan. Filma eta izen-emate orria Legorretako kultur etxera bidali behar dira. 1.000 euroko saria dago, eta herriko onenarentzat 300 euro.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa