Arerian asteburuan hasiko dira zinema emankizunak
Lazkaoko Arerian bihar ekingo diote zinema emanaldien denboraldiari. El niño filma jarriko dute larrientzat; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:30ean. Haurrentzat Como entrenar a tu dragon 2 dago (larunbatean 17:00etan eta jaian 16:30ean). Astelehena ikuslearen eguna da, sarrera merkeago dela.













