Gaur jokatuko dute Atera! bertso txapelketako lehen kanporaketa
Gaur gauean hasiko da Atera! Herriarteko Bertsolari Txapelkea. Aurreneko fasean, 4 kanporaketa jokatuko dituzte; horietan lehena, gaur Zegaman egingo dutena. Hiru talde ariko dira lehian, Mordoxka tabernan: Zegama, Segura eta Gabiria2. Saioa 23:00etan hasiko da.
Lehen faseko hurrengo kanporaketak Ormaiztegin (urriak 17), Ataunen (urriak 18) eta Ordizian (urriak 24) izango dira. Final aurrekoak Seguran (azaroak 1) eta Urretxun (azaroak 8) jokatuko dituzte, eta finala, Zaldibian (azaroak 14)













