Txakolinetarako mahatsa biltzen hasi dira
Olaberriko Bengoetxe txakolindegian aurtengo mahats uzta biltzen larunbatean hasi ziren, eguraldi ona zela baliatuta eta mahatsak eskatutako azukre maila hartu duelako. Traktoreari erantsitako biltzaile automatikoarekin jaso zituzten lukuak. Txakolin ekologikoa egingo dute orain.

Mahats uzta biltzen./Aitor Urkiola













