Lander Garro idazle errenteriarra Gerriko txokoan izango da gaur

Gerriko kultur elkarteak aldian-aldian antolatzen dituen Liluratura literatura solasaldietan hurrena gaur izango da, 18:30ean, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Lander Garro idazlea (Errenteria, 1975) gonbidatuko dute, haren Gerra txikia (Susa, 2014) eleberriaz mintzatzeko. Irakurleek aurrez leituta izan behar dute liburu hori. Izan ere, solasaldiaren helburua idazlearen, liburuaren eta irakurlearen arteko hirukia osatzea da, iritziak eta ekarpenak trukatuz. Gerra txikia eleberria 1983ko urrian kokatzen da, haur txikiko familia bat errefuxiatuta Hendaian bizi den aita bisitatzera doanean. GALen garaia islatzen du.
Lander Garro idazlea. /Hitzen Uberan

Lander Garro idazlea. /Hitzen Uberan

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa