Saguzarrak ikusteko saioa egingo dute Ataunen etzi

Gipuzkoako Parketxeen Sareak saguzarrak ikusteko eta haiei buruzko informazioa emateko hirugarren saioa larunbatean egingo du. Ataungo Barandiaran museoan izango da oraingoa, etzi 19:30etik 21:30era. Azken saioa da. Kiko Alvarez adituak gidatuko du ibilaldia, San Gregorio inguruan. Entzuteko tresna bereziak erabiliko ditu. Lekua aurrez erreserbatu behar da (943 18 03 35). Pertsonako 5 euro ordaindu behar da, 12 urtez azpikoek 3 euro. Tokiak kontatuak dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa