Udaberrian Martxan egitasmoko DVDa salgai jarriko dute bihartik aurrera

http://youtu.be/6UwxFPfCSK4 Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa girotzeko Ordizian sortu zen Udaberrian Martxan egitasmoa laburbiltzen duen DVDa salgai jarriko dute bihartik aurrera tabernetan.

Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioaren bueltan sortu zen Ordizian Udaberrian Martxan egitasmoa. Urpekoak Ordizia txapelketa, auto eta kart erakustaldia, Goierriko 7 Orduak, azokak, kontzertuak, hitzaldiak, zikloturista martxa… ugari izan ziren martxoaren 8tik apirilaren 13ra egin ziren ekitaldiak. Orain, horien guztien eta Itzuliko irudiekin osatutako ordubete inguruko ikusentzunezkoa herritarren eskura jarriko dute. Bihartik aurrera izango da DVDa salgai Ordiziako zazpi tabernatan bost euroan: Sugaarren, Pottokan, Martinezen, Amonanen, Olanon, Haizpen eta Majorin. Udaberrian Martxan egitasmoaren antolaketan herriko hainbat talde eta elkarte aritu ziren: Ordizia Urpekoak Taldea, Txindoki Atletismo taldea, Ordizian elkartea, Ordiziako Udala, Emaneurre taldea, Amets Bide dantza taldea, Txapelgorri Elkartea, Ordiziako Tobradore Alaiak, Ordiziarrock Crew, Beti Argi banda eta Txindokipe Zikloturista Elkartea.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa