San Lorenzo ermita auzolanean garbitu dute itsasoarrek

Hogeita hamar bat laguneko lantaldea aritu da asteburuan garbiketa lanetan, eguraldia lagun

Auzolanerako ohiturak bizirik jarraitzen du oraindik hainbat herritan, eta Ezkio-Itsaso da horietako bat. Asteburuan, itsasoar talde batek, urteko laugarren auzolan saioa egin dute, San Lorenzoko ermita eta honen inguruak txukuntzeko. Hogeita hamar bat laguneko taldea aritu da lan horretan. Garai batean ermitaren inguruan zegoen hesiaren arrastoa jarraituz, itxitura berria egin dute. Gainera, belardiari lehen baino tarte handiagoa hartu diote. Hirurogehi metroko eremua sare berdez itxi dute, eta ganadua ibiltzen den aldean, arantzadun alanbrea ere jarri dute. Oinezkoentzat ere langa jarri dute, zabaltzeko aukerarekin. Ermitari dagokionean, karez zurituta zeuden kantoietako harriak agerian utzi dira, baita leihoak ere. Horretarako, mila litroko depositua erabili dute, ura presio handian botatzeko. San Lorenzon ez dago ez argirik eta ez urik, eta erreminta horiek guztiak eramateko, ahalegin handia egin behar izan dute. Ura eramatea edota mahaiak eta landareak jartzea bezalako lanak, beste baterako uztea erabaki dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa