Jendetsua bezain haizetsua izan da aurten San Martin feria Zegaman
Larunbatean aberez, artisau postuz, gaztaz eta bisitariz bete zen herria. La Leze gaztategiak irabazi du Aizkorri-Aratz parke naturaleko XVI. gazta lehiaketaUrtetako tradizioari jarraituz, San Martin feria egin zuten larunbatean Zegaman. Goiz goizetik,...
Larunbatean aberez, artisau postuz, gaztaz eta bisitariz bete zen herria. La Leze gaztategiak irabazi du Aizkorri-Aratz parke naturaleko XVI. gazta lehiaketa
Urtetako tradizioari jarraituz, San Martin feria egin zuten larunbatean Zegaman. Goiz goizetik, herriko abeltzainek kalera jaitsi zuten ganadua. Artisauek, berriz, postuz bete zuten herria. Haizea gogotsu ibili bazen ere, jende andana bildu zen Zegaman, giro ederrean.Aizkorri-Aratz parke naturaleko gazta lehiaketa ere egin zuten larunbatean. Arabako La Leze gaztategiak irabazi zuen; 260 euro, txapela eta garaikurra jaso zituen. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Goierrin geratu ziren: Idiazabalgo Aranburuk jaso zuen bigarrena, eta Olaberriako Aizpeak hirugarrena.
Abeltzainek ere jaso zituzten sariak: ardietan eta pirenaika behietan, Andres Zabaletak; bildotsetan, Joseba Aizpeoleak; ahuntzetan, Ander Lasak; behi mestizoetan, Juan Cruz Arrizabalagak, behi suizoetan Juan Azurmendik; zezenetan, Jose Ignacio Labakak; etxe behorretan, Jabier Arrondok eta, mendi behorretan, Jon Antiak.












