Judo Legazpi klubak ikasturte berrirako izen-ematea ireki du
Judo eta Jiu jitsu arte martzialak dira aukerak. Haurrak 5 urtetik gorakoak izan behar dira. Saioak ikastola atzeko gimnasioan izango dira. Udan ere saio bereziak eskainiko dituzte, kimu eta haur mailekoentzat.
Judo Legazpi klubak hurrengo ikasturterako izen-ematea ireki du. Maila guztietarako saioak izango dira, eta 5 urtetik aurrera hasi daiteke. Judo eta jiu jitsu arte martzialak dira aukerak.
Haztegi ikastolako atzeko gimnasioak izango dira saioak, eta horietan judoaren balioak jorratuko dituztela diote klubeko arduradunek: errespetua, diziplina, ahalegina, laguntasuna eta norberaren hobekuntza. Hogei urteko esperientzia duten entrenatzaileak arduratuko dira saioez.
Informazioa eta izen-emateak: www.judolegazpi.com edo info@judolegazpi.com.
Udako saioak
Udan ere saio bereziak emango ditu Judo Legazpin, honako hauek kimu eta gaur mailako neska-mutikoei zuzenduta. Ekainaren 23tik uztailaren 30era izango dira, astearte eta ostegunetan, 19:30ean, Haztegiko gimnasioan.
Udako saio hauetan prestakuntza fisikoa, judo eta jiu jitsu teknikak eta jolasak eskainiko dituzte.













