Legazpiko kirol klub handienen festa larunbatean
Ilintxak, La Sallek eta Andraitzek bat egingo dute eguerdian plazan taldeko argazkia ateratzeko, eta gero bakoitzak bere aldetik jarraituko du festa. Arratsaldean kalean elkartuko dira berriz ere.
Ilintxa, La Salle eta Andraitz klubetako kideak plazako harmailetan elkartuta iaz, familia argazkia ateratzeko.Gorka Gomez Azken urteetan bezala, Legazpiko kirol klub handienek bat egingo dute aurten ere, denboraldi amaiera batera ospatzeko. Aurten aukeratutako eguna larunbat hau da, ekainaren 20a.
Ohiturari jarraituz, Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritza taldeetakoak eta laguntzaileak plazan elkartuko dira eguerdian, familiako argazkia ateratzeko. Aurten ere 300dik gora lagun elkartzea espero dute. Argazkiaren ondoren kalejira egingo dute musikariz lagunduta.
Gero, klub bakoitzak bere aldetik jarraituko du ospakizuna bazkariarekin eta denboraldi amaieran eman ohi dituen sarien banaketarekin. Arratsaldean kalean elkartuko dira ondoren, gauera arte luzatuko den festari hasiera emateko.













