Taloak egiteko ikastaroa antolatu dute Zaldibian
ZALDIBIA // Santa Fe jaietan eta bestelako festetan Zaldibian taloak egiten aritzen den taldeak talo ikastaroa antolatu du. Aste honetan eta hurrengoan emango dituzte azalpenak, bina saiotan. Batetik, atzo eta datorren astelehenean (azaroak 24) egin l...
ZALDIBIA // Santa Fe jaietan eta bestelako festetan Zaldibian taloak egiten aritzen den taldeak talo ikastaroa antolatu du. Aste honetan eta hurrengoan emango dituzte azalpenak, bina saiotan. Batetik, atzo eta datorren astelehenean (azaroak 24) egin liteke ikastaroa. Bestela, gaur eta hilaren 25ean. Zubi-Buru elkartean da, 18:30etik 20:30era. Hamalau urtetik gorakoek har dezakete parte.