Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Frantziako Tourreko tropelean
Ion Izagirre eta Alex Aranburu, larunbatean, Figueira Champios Classic lasterketan. Hitza Bihar, 15:35ean, Bartzelonan hasiko den Frantziako Tourreko tropelean izango dira Goierriko bi txirrindulari: Cofidis taldeko Ion Izagirre ormaiztegiarra eta Alex Aranburu ezkiotarra. Izagirrerentzat azkeneko Tourra izango da, denboraldia amaitzean txirrrindularitza utziko duela iragarri baitu.













