Zubizarretak eta Garmendiak irabazi dute Gipuzkoakoa
LAZKAO // Lazkaoko Lapke elkarteko Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendia pilotari bikoak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, jubenil mailako lehen mailan, binaka. Igandean jokatu zuten finala, Amezketako Larrunarri pilotalekuan, bertako Zazpi Iturri kl...
LAZKAO // Lazkaoko Lapke elkarteko Iraitz Zubizarreta eta Beñat Garmendia pilotari bikoak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, jubenil mailako lehen mailan, binaka. Igandean jokatu zuten finala, Amezketako Larrunarri pilotalekuan, bertako Zazpi Iturri klubeko Egiguren-Erauskinen aurka eta 22 eta 14 irabazi zuten. Abenduaren bukaeran, seniorretako 1. Mailarako igoera jokatuko dute.