Euskal Herriko Gutun Soziala aurkeztu dute gaur Beasainen

Laster, herriz-herriko aurkezpenak egin eta atxikimenduak jasoko dituzte

Euskal Herriko Gutun Soziala

Euskal Herriko Gutun Sozialaren aurkezpena Beasainen

Euskal Herriko Gutun Soziala aurkeztu dute gaur goiz osoan zehar Beasaingo udaletxeko batzar aretoan. Lanketa luze baten fruitua da gaur aurkeztutakoa, eskualdez-eskualde egin den lanaren erakusgarri. Gutuna aurkeztu eta zenbait dinamika egin dituzte taldeka gaurko saioan. Haizea Mendiak azaldu duenez “gutuna, laster, herriz-herri aurkeztuko dugu eta gutunarekin bat egiten dutenen atxikimenduak jasoko ditugu. Martxo aldera manifestazio nazionala egingo da, eta ordurako egingo dira aurkezpenak”. Euskal Herriko Gutun Soziala urte hasieratik ari dira lantzen Goierrin eta bertako eta beste eskualdeetako ekarpenekin osatu dute gutuna. Gaiaren inguruko informazio gehiago emango du laster Goierriko Hitzak.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa