Espaloiak mutxardatzen ari dira, labain ez egiteko
Lazkaoko Udala herri guneko hainbat kaletako espaloiak mutxardatzen aritu da. Lehen diskoz ebakita zegoen harri-zoru leuna pikatzen dute, mailu automatiko batekin. Azalera lakaztu dute. Hala, batez ere euria egiten duenean, irrist egiteko arriskua gutx...
Lazkaoko Udala herri guneko hainbat kaletako espaloiak mutxardatzen aritu da. Lehen diskoz ebakita zegoen harri-zoru leuna pikatzen dute, mailu automatiko batekin. Azalera lakaztu dute. Hala, batez ere euria egiten duenean, irrist egiteko arriskua gutxitzen da, labainkortasuna gutxitu eta zoru pikatuak gehiago eusten duelako. Uhaitz kaleko 1 zenbakitik Elosegiko 20raino, eta udaletxe ertzetik Elosegi 15erainoko zatiak mutxardatu dituzte.