Imanol Larrañaga azkoitiarrak irabazi du Garingo III. mendi lasterketa

Emakumezkoetan Bealak taldeko Elena Calvillo izan da lehenengoa

Koldo Agirre, Imanol Larrañaga, Elena Calvillo, Virginia Perez, Lide Urrestarazu eta Aitor Regillaga

Koldo Agirre, Imanol Larrañaga, Elena Calvillo, Virginia Perez, Lide Urrestarazu eta Aitor Regillaga

Mendian elurra eta haize hotza lagun, giro beroa izan da gaur eguerdian Beasaingo Garin auzoko San Sebastian jaietan. Korrikalariek jarri dute berotasuna: ia 200 korrikalarik hartu dute parte Garingo III. mendi lasterketan. Korrikalariek bederatzi kilometro burutu behar izan dituzte helmugara iritsi aurretik; tartean malda gogorrak igo behar izan dituzte. Helmugara iristen azkarrena, Imanol Larrañaga izan da. Lasterketa guztia buruan egin du azkoitiarrak. Bigarrenaren eta hirugarrenaren artean lehia estua izan da. Azkenean, Aitor Regillaga nagusitu zaio Koldo Agirre beasaindarrari. Emakumezkoetan, Beasaingo Bealak taldeko Elena Calvillo izan da azkarrena. Bigarrena, berriz, Gasteizko Virginia Perez izan da. Hirugarrena izan den emakumezkoak ikusleen harridura piztu du: 15 urteko Lide Urrestarazu ordiziarrak zapaldu du emakumeen podiumeko hirugarren postua. Lasterketako korrikalaririk gazteenaren saria ere (ijitu besoa) berak jaso du. Kontsultatu sailkapen osoa lasterketak.com orrialdean. [nggallery ID=77]  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa