Legazpiko La Bellota extremadurar zentroko kideek txerri boda egin zuten atzo Azoka gunean. Okela harategiko txerri bat prestatu zuten, euren erara. Pintxoak eta ogi-mamiak jateko eta Extremadurako ardoa edateko aukera egon zen. Gainera, Sones de Extremadura taldeak jo zuen.