2015/1

«Pilota AEB-tan asmatu izan balute, munduan nagusi izango zen»

Angel Hurtado pilota epaile urretxuarrak iaz hartu zuen erretiroa, ia 40 urte lan horretan jardun ondoren. Goierri kirol elkarteak omenaldia eskaini zion Gabon Kopa txapelketako finaletan. Nolatan hasi zinen pilotan

The post «Pilota AEBtan asmatu izan balute, munduan nagusi izango zen» appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo EAJk eta H1!ek ez ditu 2015eko udal aurrekontuak oztopatuko

Bildurekin hainbat bilera egin ondoren, koalizioak beraien eskaera batzuk ez dituela kontuan hartu esan dute

Eskeine Legorburu

Zanbo taldeak lidertza kendu dio Jazpanari kuadrillen arteko Beasaingo futbol txapelketan

Bi taldeek 18 puntu dituzte baina golen aldeak lidertza eman dio Zanbori

Eskeine Legorburu

Jardunaldi gazi-gozoa Altamiran

Jose Ignacio Etxeberria ordiziarrak eta VRACeko Alvaro Gormilla jokalari ohiak egin zuten ohorezko sakea.

Goierriko Hitza

Azkeneko benta

Etzegarateko mendatean zazpi benta edo taberna izan ziren, duela urte gutxi arte. Horietatik hiru ziren Idiazabalgo partekoak: Alai, Ongi Etorri eta Buenos Aires. Etzegarateko Bentaren oinordekoak ziren. Alai bakarrik dago zabalik. Etzegarateko errepidea 1851n eraiki zuten, Donostiako merkatariek eta handikiek Gipuzkoaz haraindiko salmentetarako bultzatuta. Espainiako Gobernuak egin zuen, eta ez, ohi bezala, Gipuzkoako Diputazioak (estatuak 1869an eman zion probintziari). Ordu arteko Nafarroarako bidearen aldean —Urtsuaran barrenetik zihoan—, berehalako eragina ekarri zuen errepide berriak: Idiazabalen Kale Berria (oraingo Kale Nagusia) gorpuztu zuen, eta Etzegaraten benta ireki zuten. Goierriko mendate horretan berealdiko zerbitzu gunea sortu zen, kaminoaren inguruan, Antonio Berasategi historialari idiazabaldarrak jasota duenez: bentak, diputazioaren arbitrio edo zerga-biltze etxeak, kamineroenak, guarda etxeak, mikeleteena, basozainena… Errepideak zekarren mugimenduak eman zion pultsua Etzegarateko bizitzari, urte gutxian. Denborarekin, eta errepideko joan-etorriak ugaritu ahala, bentak eta tabernak ugaritu ziren: Etzegarateko Benta 1853an, Urrizti (1898an bazen, 1917 arte gutxienez), Diegorenea edo Igartzandietako benta (Diego Aldasorok 1853an eskatu zuen txabolan etxea egiteko baimena), Buenos Aires (1931n atzeko baserri zaharrean; hura erori egin zen), Ongi Etorri (1955 aldera), Alai (1977an)… Horiez gain, Altsasuko lurretan beste lau baziren: Alaska, Aizkorri, Ulaiar eta Leku Ona. Bakarra geratzen da irekita orain mendate osoan: Alai. Etzegarateko Benta Etzegarateko Benta Idiazabal eta Seguraren [...]

Goierriko Hitza

Bidean dator Zozomikote

Otsailaren 7an ospatuko dute Ordizian galdaragileen festa

Janire Arrondo

Kirmen Uribe idazlea, Urretxuko liburutegian

Kirmen Uribe idazle bizkaitarrak Urretxu eta Zumarragako irakurle taldearen saioan parte hartuko du: gaur, 19:00etan, Urretxuko liburutegian. Ondarroako idazlearen Mussche liburua izango dute mintzagai. Nahi duten guztiek parte har dezakete, baina

The post Kirmen Uribe idazlea, Urretxuko liburutegian appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aldaketak egingo ditu Osakidetzak txerto egutegian

Haurren txertoen gaiak eztabaida sortzen duen arren, Zumarragako Osasun Zentroko pediatria saileko erizainek gurasoen %98k Osakidetzak emandako egutegia bere horretan jarraitzen dutela diote. Ehuneko horretatik kanpo daude beren seme-alabei txertorik

The post Aldaketak egingo ditu Osakidetzak txerto egutegian appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Errespeturik ez dut inondik ere ikusten»

Bihar Goierriko Hitzan Sakina Ouafa Marokon jatorria duen urretxuarrari elkarrizketa argitaratuko dugu. Ouafa Urretxun bizi dela urteak dira jada eta bertan errotu da bere familia. Orain aste gutxi Parisen, Charlie

The post Musulman urretxuar baten testigantza appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Agirre-Etxeberri eta goiko parkea hesituko dituzte, txikizioak direla eta

Gutun bat bidali dute etxe guztietara erabakiaren berri emateko. Udalak musika eskola irekitzen denean eta ondoko etxebizitza eraikina egiten dutenean txikizioak bukatzea espero du

Asier Zaldua

Gipuzkoako finalari begira, azken kanporaketak jokatzen ari dira Goierrin

Asteburuan Seguran, Gabirian, Mutiloan, Zegaman, Beasainen eta Itsasondon jokatu dituzte kanporaketak

Goierriko Hitza

Mingainluze lehiaketak baditu finalistak

Larunbatean eta igandean Mingainluze lehiaketako finalerdiak jokatu ziren. Zortzi talde pasatu dira finalera. Igandean jokatuko dute, 16:30ean, Labeaga aretoan. Finalean arituko diren zortzi taldeak hauek dira: You Tube Pelo (Josu

The post Mingainluze lehiaketak baditu finalistak appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Datozen urteetan ere Motocerdada topaketa antolatzeko asmoa dut»

Jose Luis Amatriain (Segura, 1977) Mutiloan bizi da azken urteetan. Ofizioz fruta saltzailea da Ordizian eta Lazkaon dituzten dendetan, eta asteazkenetan baita Ordiziako ferian ere. Motorrak eta auto zaharrak ditu bere denborapasa gogokoenak eta Mutiloan Motocerdada motorzaleen topaketa antolatu zuen, pasa den urteko abendu erdialdean. Datozen urteetan esperientzia errepikatzeko asmoa du, gainera. Nolako autoak eta motorrak dituzu? Etxean beti izan ditugu kotxe zaharrak, eta neuk Dodge Monaco bat dut 1973koa, Mustang GT bat 1990ekoa eta Vespa bat ere badut, besteak beste. Helmuga edo bidea? Bidea. Bidaiatzeko errepide bat? Bigarren mailako edozein, inguruaz gozatuz gidatzeko. Fruta bat? Gereziak. Saltzeko, plaza edo denda? Plaza. Amets bat? Lasai bizitzea. Zer duzu gustuko? Puntualitatea. Eta, zer gorroto? Gezurrak. Edari bat? Garagardoa, sagardoa, ura… Alkoholdun edari gogorrak ez ditut gustuko. Abesti bat? Fito & Fitipaldisen Cerca de las vias. Herriko alkate bazina? Ez dut uste ezer aldatuko nukeenik. Mutiloan biziko ez bazina? Oraindik ere leku itxiagoren batean pentsatzen dut: mendiko txoko galduren batean, edo…

Goierriko Hitza

eLiburutegia martxan

Euskadiko Liburutegi Digitala martxan dago dagoeneko. 250 udal liburutegietako –Goierrikoetan barne– erabiltzaileek 3.000 liburu digitaletik gora har ditzakete maileguan. Liburutegian alta eman behar da horretarako. Teknologia berriei esker liburuak irakurtzeko aukera berriak sortu dira. Ondorioz, liburu digitalak maileguan hartzeko aukera eskaintzen hasi da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea. Tartean daude, Goierriko udal liburutegiak ere. Liburu digitalen mailegua egiteko, lehenik eta behin, liburutegira joan behar da eLiburutegian alta eskatzeko. Horretarako, liburuak on line maileguan hartzeko plataformara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango dira bertan. Behin pasahitza jaso ondoren, irakurlea eLiburutegia plataforman sar daiteke. Bi liburu, 21 egun Erabiltzaile bakoitzak bi liburu hartu ahal izango ditu aldi berean eLiburutegian eta 21 eguneko epea izango du irakurtzeko. Hiru asteko epea bukatzen denean, automatikoki ezabatuko da liburua gailutik. Mailegatutako liburua sei gailutan egon daiteke eskuragarri aldi berean. Horretaz gain, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskatu daitezke liburuak. Irakurketa streaming bidez, ordenagailuaren edo gailu mugikorren bidez egin daiteke. 3.000 titulutik gora eLiburutegia zerbitzua 3.000 titulurekin hasi zen martxan 2014 urte bukaeran; 2015erako 15.000 tituluko katalogoa izatea aurreikusten dute.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa