Ihidoy eta Zabaltza kantuan entzuteko aukera Seguran
SEGURA // Aurtengo Iparra Hegoa egitasmoaren barruan, kantaldia antolatu dute biharko Seguran. Gerard Ihidoy eta Peio Zabaltza izango dira kantuan, Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ihidoy Nafarroa Beherekoa da, eta Zabaltza Orbaitzetakoa (Nafarroa)...
SEGURA // Aurtengo Iparra Hegoa egitasmoaren barruan, kantaldia antolatu dute biharko Seguran. Gerard Ihidoy eta Peio Zabaltza izango dira kantuan, Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ihidoy Nafarroa Beherekoa da, eta Zabaltza Orbaitzetakoa (Nafarroa). Gitarra soil baten laguntzaz, euskal kanta tradizionalak abestuko dituzte biharko kantaldian. Sarrerak hiru euro balio ditu.