Etxezarreta anaiek irabazi dute Osinalde mus txapelketa
Gabiriako Osinalde elkartean ostiral gauean jokatu zen 37. mus txapelketa. Hamabost bikotek parte hartu zuten. Iñaki eta Iker Etxezarreta izan ziren irabazleak, finala Arantxa Bidegaini eta Josetxo Sagarnari irabazita. Hirugarren Asier Osinalde eta Joseba Elgarresta geratu ziren, eta laugarren Periko Agirre eta Juanito Zabaleta.
Partaideen artean bi saskikada produktu zotz egin zituzten. Oier Oiarbide eta Endika Igartzabalek jaso zuten oparia.